Pasadan astean Ibarretxek Martxoaren 1erako hauteskundeak gonbidatu zituen. Gonbidatu bezain pronto hasi dira alderdien hika-mikak, batzuk alde, beste batzuk kontra. Baina ze demontre dago Martxoaren 1ean hain egun txarra izateko?
Wikipedia eta Efemeride 2.0 izeneko aplikazioetara jo dut, eta ez dut ezer aipagarririk topatu.
Orduan, ze dute ba PSOE eta PPk? Askotan zenbait abertzalek sucursalista hitza ezarri diote Espainian maila ezarpena duten alderdiei, eta non CAV eta Nafarroako foru erkidegoan elkarte erregionalak dituzten. Etiketa honi uko egin diot beti, PSOE edo PPko bat ni haina euskal herritar da, era desberdinean baina nik ez dut euskal herritarren pedigriak banatzerik. Baina erabiltzen duten argudioetako bat Galiziar hauteskudeekin bat datozela da, eta? Galizia gauza bat da eta Euskal Autonomi erkidegoa bestea. Ez diezaietela sukursalista deitzen dioten haiei jokua egin. Espainiar makinaria mediatika osoa behar dute, Rajoy eta Zapatero behar dituzte egunero ala? Ez dute nahiko bere euskal eta galiziar nagusiekin? Madriletik gobernatuko dutela esan nahi digute? Arren!
Bestalde, krisian egonda, ez da askoz komenigarria honelako hauteskundeak denporan bateratzea, nahiz eta eremu desberdinetakoak izan?
Martxoaren 1a? Aurrera orduan. EAkoak prest gaude!