Halaxe esaten du gaztelaniar atsotitzak, eta izan ere esandakoak esanda gure egiteak da garrantzia daukana. Herenegun gure Antonio Basagoiti maitiak bera Euskararen alde zegoela esaten zuen, eta askotan entzun diegu PSEEkoei gauza bera.

Baina hitzek ezer gutxi balio dute gure ekintzekin konparatzen baditugu eta oso euskaltzaleak diren PSOEkoek ez dakite ezta bere partiduaren izena euskaraz idazten!

Halaxe da, nire Gmail maitia irakurtzen nengoenean hara non publizitatearen zonaldean PSE-EEko publizitatea erakusten zait, honako testu hau hain zuzen:

PSE-EE PSOE - www.socialistasvascos.com - Socialistas Vascos Euskal Socialistak

Euskal Socialistak? Baina nork ostia sartu ditu horrelako iragarkiak interneten? Ahhh! Agian Madrileko enpresa batek Interneteko publizitatea kudeatzen die, auskalo!

Baina oso grabea da, ez dakite ezta bere partiduaren izena euskaraz! Sozialistak esan beharrean Socialistak, eta are txarrago, berdin die, bost axola! bestela hiztegian begiratuko lukete baina ez, iragarkietan eta leku guztietan jarri behar da, Socialistas Vascos-en bigarren abizena izango balitz bezala.

Parlamentura jo nuen behin, eta PPko bakarrak zekien euskaraz (ez zuen euskaraz egiten zutenean kaskorik jartzen), eta PSEEko gehiengo potolo batek ez zekin ere. Adierazpen gutxiago eta lagunok, mugimendu gehiago. Ulertu dezazuen: “El movimiento se demuestra andando”.

2 Respuestas a ““El movimiento se demuestra andando””
  1. [...] un joven bilbaino no pretende ser obra de culto para nadie y mucho menos para los del PSOE, pero hace más de año y 8 meses que avisé de este tema,y todo sigue igual. Ah, igual ese artículo era en euskera y esta gente no ha estudiado la carrera [...]

  2. [...] El movimiento se demuestra andando. 6 de abril del 2009 [...]

Deja una Respuesta