Ez dakit noiz lortuko dugun, baina bidean gaude dagoeneko. Aste honetan .eus domeinua lortzeko plataforma martxan jarri da, beno hobe esanda publikoan aurkeztu egin da zeren eta dagoeneko lan itzela egin dute elkartekoek.

Puntueus (.eus) ekimenaren logoa

Puntueus (.eus) ekimenaren logoa

Lehenik eta behin badirudi ICANN-ekin jarri direla kontaktuan, baita .cat-ekoekin (kataluniar domeinua) eta oso ondo enfokatu dutela arazoa, kulturalki, euskara eta euskal kulturaren domeinua bezala. Kataluniarrek ere katalaneraren domeinua bezala “saldu” izan behar zuten, bestela akabo, eta badirudi pausu zehatza bezain pentsatuak egin direla.

Atxikitu zaitez lehen baitlehen, atxikipenen artean EAko militante askoren sinadura ikusi dut, adibidez Elisa Sainz De Murieta, Bizkaiko EAren hautagaiarena.

Hala ere antza, bidea luzea bezain gogorra izango da, baina oinarri sendoak baditugu. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Espero dugu euskoalkartasuna.eus edukitzea pare bat urte barru.

Una Respuesta a “euskoalkartasuna.eus noizko?”
  1. [...] « euskoalkartasuna.eus noizko? Febrero 04 2009 [...]

Deja una Respuesta